Ekonomia -
Azaroko datu aurreratua
Prezioek % 0,8ko jaitsiera izan dute azaroan
Argindarraren prezioek gora egin zuten iaz, eta elikagaien eta alkoholik gabeko edarien prezioek behera egin zuten, 2019ko egonkortasunarekin alderatuta.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Prezioek % 0,8 egin zuten behera azaroan urte arteko tasan, urrian izandako jaitsiera bera, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) astelehenean argitaratutako KPIren adierazle aurreratuaren datuen arabera.
INEk aurreratu duenez, joera horretan nabarmentzekoa da elektrizitatearen prezioen igoera (iaz jaitsi ziren) eta elikagaien eta alkoholik gabeko edarien prezioen jaitsiera, 2019ko egonkortasunaren aldean.
Azaroko datuaren arabera, zortzi hilabete darama KPI indizeak urteko bilakaera negatiboarekin, martxoan COVID-19aren pandemiak eztanda egin ostean.
Hileko tasari dagokionez (azaroa urriarekiko), KPIa % 0,2 igo zen urteko azken-aurreko hilabetean, 2019ko azaroan izandako hazkunde bera.
INEk abenduaren 11n argitaratuko ditu azaroko KPIren behin betiko datuak.