Ekonomia -
2019ko datuak
Euskadi, BPGaren arabera ikerketa eta garapenean gehien inbertitzen duen erkidegoa
EAEk bere aberastasunaren % 1,97 inbertitu zuen arlo honetan. Nafarroa hirugarren geratu zen, % 1,67rekin.
Agentziak | Erredakzioa
Bere Barne Produktu Gordinaren (BPG) arabera, ikerketa eta garapenean gehien inbertitu zuen Espainiako Estatuko erkidegoa izan zen 2019an Euskadi. Urte horretan, 1.474 milioi euro gastatu zituen Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE), hots, bere aberastasunaren % 1,97. Nafarroa izan zen zerrendan hirugarrena —Madril, bigarren, % 1,71ekin— BPGaren % 1,67 bideratuta.
Espainiako Estatistika Institutuak (INE) emandako datuak dira horiek. Horien arabera, EAEk urte arteko gastua % 1,6 igo zuen, 1474 milioi euroraino. Ikerketa eta garapenean lan egiten duten pertsonen portzentajea ere hazi egin zen: % 0,5. Guztira, 19 675 langile zeuden jardun horietan.
INEren arabera, 2019an erkidego guztiek igo zuten ikerketa eta garapeneko gastua. Sektoreka, enpresek egin zuten inbertsiorik handiena (% 56,1), ondoren Goi mailako Hezkuntzak (% 26,6), Administrazio publikoak (% 17) eta gainerako % 0,3 irabazi asmo gabeko erakunde pribatuei dagokie.