Ekonomia -
Lan-gatazka
Kaleratzeak eta lekualdatzeak biltzen dituen akordioa egin dute GTS enpresan
Lan-erregulazio espedientearen baldintzak negoziatzerakoan ez zuten itunik lortu eta Gestampek lantegia ixteko asmoa berretsi zuen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gestamp Tooling Services (GTS) konpainiak akordio transakzionala egin du langileen ordezkariekin, 1963an edo lehenago jaiotako langileei aurre-erretiroa emateko, 15 langile beste lantegi beste lantegi batzuetara lekualdatzeko eta 33 pertsona kaleratzeko, Europa Press agentziak iturri sindikalak aipatuta jakinarazi duenez.
Gestampek Zamudioko Matriceria Deusto eta GTS enpresak ixteko eta 230 langile kaleratzeko plana aurkeztu zuen urrian eta beharginek greba mugagabea abiatu zuten. Lan-erregulazio espedientearen baldintzak negoziatzeko epea akordiorik gabe amaitu zen azaroaren 11n eta zuzendaritzak bi lantegiak ixteko asmoa berretsi zuen.
Testuinguru horretan, akordio transakzionala egitea adostu du enpresa-batzordeak zuzendaritzarekin. Aldeko botoak 28 izan dira; kontrakoak, 18; eta bi langilek boto zuria eman dute. Gehienez, 54 izango daitezkeela zehaztu dute itunean.