Ekonomia -
LAN-GATAZKA
Haurreskolak Partzuergoan bi greba egun iragarri dituzte abendurako
Abenduaren 10ean eta 16an izango dira. Aldarrikapenen artean hitzarmen berri bat negoziatzea, ordezkapenak betetzea eta aparteko orduekin amaitzea daude.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
ELA, LAB eta Steilas sindikatuek bi greba egun deitu dituzte Haurreskolak partzuergoko 0-3 urte bitarteko zentroetan abenduaren 10erako eta 16rako.
Ohar batean, sindikatuek Zorione Etxezarraga Partzuergoko kudeatzailearen dimisioa eskatu dute, lortutako akordioak ez betetzeagatik, eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuari "arduraz" jokatzeko eskatu diote, laster pazientzia "agortu" egingo zaielako.
Haurtzaindegi publikoetako bi greba egun hauetarako aldarrikapenen artean, hitzarmen berri bat negoziatzea, ordezkapenak betetzea, aparteko orduekin amaitzea eta COVID-19aren aurkako babes-ekipamenduen hornidura handitzea daude.
Haurreskolak Partzuergoa Hezkuntza Sailean sartzea eta 0 eta 3 urte bitarteko irakaskuntza doan izatea ere eskatzen dute.