Ekonomia -

LAN GATAZKA

Aernnovak Berantevillan duen lantegian lanuztea egingo dute datorren ostegunean

Sindikatuen arabera, enpresako zuzendaritzak iragarritako kaleratzeak bertan behera geratzen ez badira, mobilizazioak gogortu egingo dituzte.

Aernnovak Berantevillan duen plantako langileen protesta, gaur, Gasteizen. Argazkia: EFE.
Aernnovak Berantevillan duen plantako langileak.
Aernnovak Berantevillan duen plantako langileen protesta, gaur, Gasteizen. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aernnovak Berantevillan (Araba) duen fabrikako langileek manifestazioa egin dute gaur, Gasteizen, enpresaren zuzendaritzak iragarritako enplegua erregulatzeko espedientearen (EEE) kontra protesta egiteko. Multinazionalak mahai gainean jarri duen espedientearen arabera, 100 bat kaleratze daude aurreikusita Berantevillako lantegian.

Martxaren amaieran irakurri duten agirian, Juan Carlos Gomez Aernnova Arabako enpresa batzordeko presidenteak jakinarazi du datorren ostegunean, azaroaren 26an, lau orduko lanuztea egingo dutela Berantevillako lantegian. Egun horretan bertan, bestalde, lau orduko batzarra ere egingo dute langileek, eta, beraz, ez da lanik egingo egun horretan.

Halaber, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko ordezkariekin ere bilera dute deituta sindikatuetako ordezkariek ostegunerako. Bitartekaritza eskatuko diote Gasteizko Gobernuari, eta kaleratzeak geldiarazteko neurriak har ditzala. Batzar hori amaitutakoan, manifestazioa egingo dute Arabako Foru Aldundiaren egoitzaren atariraino.

Gomezek esan du Jaurlaritzak, aldundiek eta beste hainbat erakundek azken urteotan "diru publiko asko" bideratu dutela aeronautika sektoreko enpresetara, eta, horregatik, Aernnova multinazionalari "presioa egin diezaiola" eskatu diote administrazioari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Eusko Jaurlaritza Enplegu-erregulazioko espedienteak Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Lan gatazkak Arabako Ibarrak Eskualdea