Ekonomia -

Ekonomia

Ikerketa eta Garapenean egindako gastua % 4,1 igo zen EAEn 2019an

Laugarren urtez, eutsi egin dio 2016an hartutako goranzko joerari, eta orain arte I+G jardueretan egindako gasturik handiena izan zen iazkoa.

Makina erremintako behargin bat, lanean
Makina erremintako behargin bat, lanean
Makina erremintako behargin bat, lanean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ikerketa Zientifikoko eta Garapen Teknologikoaren (I+G) jardueretan egindako gastua % 4,1 igo zen EAEn 2019an, 1.481,4 milioi eurora iritsi arte (aurreko urtean baino 58 milioi euro gehiago).

Laugarren urtez, eutsi egin dio 2016an hartutako goranzko joerari, eta orain arte I+G jardueretan egindako gasturik handiena izan zen iazkoa.

Guztira, 19.619 pertsonak lortu zuten lana horri esker, iaz baino % 1,8 gehiagok. Ikertzaile kopuruak, zehazki, % 2,7ko igoera (13.520 pertsona) izan zuen, eta gastuarekin gertatu zen bezala, ikerketan lan egiten duten beharginen kopuruak ere orain arteko marka ondu zuen.

Euskal Autonomia Erkidegoan, beraz, 2019ko barne produktu gordinaren % 1,86 zuzendu zuten ikerketan eta garapenean egindako gastura, 2018an baino ehunen bat gehiago. Europar Batasunean, 2018an, BPGaren % 2,11 zuzendu zuten horretara; Espainian, berriz, % 1,24.

I+G gastuaren % 46,2 Bizkaiak egin zuen, % 43,3 Gipuzkoak eta % 10,5 Arabak; alegia, BGPren % 2,4 Gipuzkoara zuzendu zuten, % 1,7 Bizkaira eta % 1,2 Arabara.

Sektoreei dagokienez, enpresek egin zuten gasturik handiena, % 76,3 (1.129,6 milioi euro); goi mailako hezkuntzak % 17,1 (253,8 milioi) eta Administrazioak % 6,6 (98 milioi).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak