Ekonomia -

KORONABIRUSA

40.000 Bilboko bonu baino gehiago saldu dituzte lehenengo egunean

Ekimenaren arrakasta handiaren ondorioz, sistema kolapsatu egin da, baina Udalak bonuak ez direla agortu esan du.

Pequeño comercio. Foto: EFE
Pequeño comercio
Pequeño comercio. Foto: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herritarrek merkataritza eta kulturako 40.960 Bilboko bonu erosi dituzte lehenengo egunean bonobilbao.eus webgunean, asteazken honetako 10:00etatik, Bilboko Udalak jakitera eman duenez, eta bonu horien salmentaren lehen orduen balantze "oso positiboa" egin dute. Gainera, dagoeneko erabili dituzte 2.007 merkataritzan eta 260 kulturan, eta Zazpikaleetakoak eta Abandokoak agortuta daude.

Ekimenak arrakasta handia izan duenez, sistema kolapsatu egin da, eta minutu gutxiren buruan "jaurtitako lehen proba paketea" osorik saldu dute, baina Udalak esan duenez, "bonuak ez dira agortu".

Bilboko Udalaren ekimenak merkataritzari, kulturari, ostalaritzari, jatetxeei eta turismoari laguntzea du helburu, azken horiek baitira COVID-19aren pandemiak gehien kaltetu dituen lau sektoreak. Udalak berak bonu bakoitzaren kostuaren erdia diruz laguntzen du.

Programaren lehen fasean, merkataritza- eta kultura-bonuak jarri dituzte salgai asteazken honetan eta, birusak eragindako kaltearen bilakaeraren arabera, ostalaritzak eta turismoak jarraituko diote. Bonuak metagarriak eta beste batzuekin bateragarriak izan daitezke.

Bonobilbao.eus webgunean salgai jarri ondoren, Udalak emandako datuen arabera, 12:30erako herritarrek 8.791 bonu erosi dituzte, eta arratsaldean ia 41.000 ziren saldutakoak (48.727 daude merkataritzarako eta 34.261 kulturarako).

Orain arte 600 establezimenduk baino gehiagok egin dute bat ekimenarekin, eta datorren urtean kanpaina amaitu arte batu ahal izango dira.

Herritarrek bonobilbao.eus webgunearen bidez edo Kutxabanken sarrerak saltzen dituzten kutxazainetatik erosi beharko dute.

Merkataritzaren kasuan, bonuak 30 eurokoak dira; horietatik 15 kontsumitzaileak jartzen ditu eta beste 15 udalak. Kultura-bonuek bi modalitate dituzte. Horrela, 20 euroko bonuen kasuan, liburu edo diskoen kasuan, adibidez, 10 euro kontsumitzaileak jartzen ditu eta beste 10 udalak. Antzezlanetarako 40 euroko bonoa aukeratzen bada, adibidez, udalak eta kontsumitzaileak 20 euroko ekarpena egingo dute.

Baleak 2021eko martxoaren 31ra arte eros ditzake adinez nagusi den edonork, egoiliarrak zein bisitariak izan, eta erosketaren unean NANaren edo AIZaren bidez egiaztatu beharko du erabiltzaileak, webgunean edo Kutxabanken kutxazainean.

Bonoa erosi ondoren, trukea kanpainari atxikitako establezimenduetan egingo da, paperean edo passbook formatuan mugikorraren bidez, eta establezimenduen zerrenda webgunean bertan agertuko da mapa batean. Mapa horretan barrutiak ere agertuko dira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Krisi ekonomikoa Bilbo Bizkaia Turismoa Euskadi Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Kultura Albisteak Kontsumoa Jatetxeak Tabernak Merkataritza Koronabirusa Dirulaguntzak Euskadin