Ekonomia -

ELKARRIZKETA

Merkataritzarako laguntza zuzenak eta bonuak iragarri ditu Jaurlaritzak 2021erako

Eusko Jaurlaritzako Merkataritzako zuzendariaren esanetan, beharrezkoa da merkataritzari laguntzen jarraitzea, zuzeneko laguntza gehiagorekin.

Elena Moreno Eusko Jaurlaritzako Merkataritzako zuzendaria. Argazkia: Radio Vitoria
Elena Moreno Eusko Jaurlaritzako Merkataritzako zuzendaria
Elena Moreno Eusko Jaurlaritzako Merkataritzako zuzendaria. Argazkia: Radio Vitoria

RADIO VITORIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak merkataritzarako laguntza zuzenak eta kontsumorako bonu berriak iragarri ditu 2021erako.

Elena Moreno Eusko Jaurlaritzako Merkataritzako zuzendariak Radio Vitorian egin dioten elkarrizketan onartu duenez, urrian eskuragarri jarritako kontsumorako bonuak agortzen ari dira. Orain arte, administrazioak kanpaina honetan jarri dituen 5 milioi euroetatik 1,8 milioi euroren balioa duten deskontuak erabili dira.

Testuinguru horretan eta sektoreari bultzada bat emateko, laguntza zuzen gehiago eta kontsumorako bonu berriak iragarri ditu datorren urterako.

Jatorrizko informazioa Euskadi Irratiak landu eta eitb.eus-ek itzuli du

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia Eusko Jaurlaritza EAE albisteak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Merkataritza albisteak COVID kasuak Dirulaguntzak gaur