Ekonomia -

Koronabirusa

Pfizerren buruak bere akzioen % 62 saldu zituen txertoa iragarri zuen egunean

Albert Bourlak 132.508 akzio saldu zituen 4,7 milioi euroren truke. Presidenteordeak ere gauza bera egin eta 1,5 milioi euro poltsikoratu zituen.

Pfizerren egoitza. Argazkia: Efe
Pfizerren egoitza. Argazkia: Efe
Pfizerren egoitza. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Albert Bourlak, Pfizerren kontseilari ordezkariak, konpainian zituen akzioen % 62 saldu zituen 5,6 miloi dolarren (4,7 milioi euro) truke astelehenean, COVID-19aren aurkako txertoaren lehenengo emaitzak onak direla jakinarazi eta burtsek nabarmen gora egin zuten egunean bertan, AEBko Balore Merkatuaren Batzordearen agirietan agertzen denez.

Bourlak 132.508 akzio saldu zituen, bakoitza 41,94 dolarreko (35,62 euro) prezioan, abuztuan Bourlak sinatu zuen plan baten baitan.

Astelehenean, Pfizer enpresa estatubatuarrak iragarri zuen BioNTech alemaniarrarekin garatzen ari den txertoak % 90eko eraginkortasuna eman duela azken fasean, eta horrek baikortasun oldea zabaldu zuen mundu osoan, tartean merkatuetan.

Pfizerren bozeramaile batek hedabideei azaldu dienez, Bourlak 25 urte daramatza enpresan, "akzio kopuru handi baten" jabe da aurrezki plan desberdinen bitartez, eta akzioen kudeatzaileari eskatu zion zati bat saltzea "prezio jakin batera" iritsiz gero. Orain 82.000 akzio geratzen zaizkio, "bere soldata halako bederatzi".

Sally Susman Pfizerren presidenteordeak ere gauza bera egin zuen bere akzioekin astelehenean bertan, eta 1,8 milioi dolar (1,5 milioi euro) poltsikoratu zituen.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaixotasunak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Industria farmazeutikoa