Ekonomia -
Nafarroa
Siemens-Gamesak Agoitzen duen lantegia berriro irekitzea aztertzen ari dira
Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak azaldu duenez, "orain teknikariek baloratu behar dute aukera hori".
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nafarroako Gobernua Siemens-Gamesa multinazionalarekin batera ari da lanean, abuztuan itxi zuten Agoizko lantegiak pala eolikoak birziklatzeko aukera izan dezan.
Manu Ayerdi Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak baieztatu duenez, lantegia itxi eta 200 langile baino gehiago kaleratu zituztenetik, "industria-jarduerak jarraitu ahal izateko aukerak lantzen aritu ginen" lantegian.
"Aukera horietako bat palak birziklatzea zen, eta aukera hori lantzen ari gara", baieztatu du, baina "teknikariek lan egiteko unea dela" ohartarazi du, horretarako ezarritako talde teknikoari erreferentzia eginez.
"Lan egiteko unea da, eta, jakina, bai enpresa bai Foru Gobernua seriotasun eta interes osoz ari gara lantzen aukera hori. Baina gaur goiz da beste baloraziorik egiteko", esan du.