Ekonomia -

Eusko Jaurlaritza

Zigor Urkiaga analista, Ekonomiaren Garapen Saileko zuzendari berrietako bat

Orain arte Bankoako arduraduna izandakoa Euskadiko ekoizpen-sarearen Transformazio zuzendaria izango da Arantxa Tapiaren sailaren baitan.

Urkiaga, ETBri eskainitako elkarrizketa batean.
Zigor Urkiaga.
Urkiaga, ETBri eskainitako elkarrizketa batean.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zigor Urkiaga ekonomian aditu eta Bankoa Credit Agricole MiFID 2 zuzentaraura moldatzeko arduradunak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailean Zuzendaritza berri baten ardura hartuko du bihartik aurrera: Euskadiko ekoizpen-sarearen Transformaziorako Zuzendaritza, Radio Euskadik jakin ahal izan duenez.

Urkiaga ohiko kolaboratzailea da EITBn, eta aurrerantzean Arantxa Tapiaren Sailaren baitan arituko da departamentu horren erronketako bat gidatuz: ekoizpen-sarearen transformazioa. Transformazio horrek hiru zutabe izango ditu: digitalizazioa, transformazio energetikoa eta transformazio klimatikoa.

Jaurlaritzak uste du datozen urteetan EAEko ekoizpen sistemak eraldaketa prozesu sakona egin beharko duela, Europan zein nazioartean lehiakor izaten jarraitu ahal izateko. Hain justu, prozesu hori gidatzen arituko da zuzendari berria.

Zigor Urkiaga bihar, asteartea, izendatuko dute ofizialki, gobernu bileraren ondotik.

Urkiaga Zuzenbidean lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, arlo juridiko-ekonomikoan espezializatua. Orain arte Bankoako MiFID 2 zuzentaraura moldatzeko arduraduna izan da, baina aurrez BBKn eta John Howell and Company Londresko abokatu bufetean ere jardun du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Klima-aldaketa Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Larrialdi klimatikoa