Ekonomia -

MERKATARITZA

Bilboko 30 negoziok alokairuak adostu dituzte Udalaren bitartekaritzarekin

Bilboko Udalak ekainean jarri zuen martxan zerbitzu hau, COVID-19aren krisiaren kalteak jasan dituzten negozioei alokairuen prezioa adosten laguntzeko.

Tabernak Bilbon. Argazkia: EFE
Tabernak Bilbon
Tabernak Bilbon. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko hiriburuko 30 negoziok Bilboko Udalak abian jarritako doako bitartekaritza-zerbitzuaren laguntza jaso dute. Zerbitzuak merkataritza-lokalen alokairuen inguruko akordioak adostea du helburu, pandemiaren krisiaren kalteak jasan dituzten eta alarma-egoeran euren jarduera bertan behera utzi behar izan dituzten negozioei laguntzeko.

Zerbitzua ekainean jarri zen martxan, eta Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez kudeatzen da. Udalak hirian COVID-19aren ondorioei aurre egiteko aktibatu duen premiazko neurrien artean dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Krisi ekonomikoa Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak bideoak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Merkataritza Koronabirusa Zer egin daiteke Euskadin?