Ekonomia -

LAN ISTRIPUA

Emakume bat larri zauritu da Amurrion, upel bat garbitzen ari zela, erorita

Barrika bat garbitzeko eskailera batera igo da eta erori egin da, konorterik gabe geratuz. Helikopteroz eraman dute Gurutzetako Ospitalera.

Delikako (Amurrio, Araba) txakolindegia. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Delikako (Amurrio, Araba) txakolindegia. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Delikako (Amurrio, Araba) txakolindegia. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat zauritu da da igande honetan Delikan, Amurrion (Araba), txakolindegi batean upel bat garbitzen ari zela, eskailera batetik erorita, eta Osakidetzako helikoptero batek Gurutzetako ospitalera eraman du.

Ertzaintzatik jakinarazi duenez, emakumea eskailera batera igo da upelak garbitzera, baina, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, erori egin da eta buruan kolpea hartu du. Konortea galdu du kolpearen ondorioz. Emakumea bertan egonkortu, eta Gurutzetako ospitalera eraman dute Osakidetzako helikoptero batean.

Ez da ezagutzera eman zein den bere egoera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Amurrio Araba EAE albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Aiaraldea