Ekonomia -
Nafarroa
Castejongo lantegia "oraingoz" itxiko ez duela jakinarazi du Trenasak
CCOO sindikatuaren arabera, zuzendaritzak jakinarazi die "datozen hilabeteetan Espainiako tren merkatuan hainbat kontratu" lortu ahalko dituztela.
Agentziak | Erredakzioa
Trenasaren zuzendaritzak (CAF Contrucciones y Auxiliar de Ferrocarriles konpainiaren filiala da) CCOO sindikatuari jakinarazi dionez, Castejongo lantegia ez dute "oraingoz" itxiko.
"Enpresak gure sindikatuko ordezkariei esan die datozen hilabeteetan Espainiako tren merkatuan hainbat kontratu ixteko aukera dagoela", azaldu du sindikatuak ohar batean.
Hori horrela, Trenasako langileek aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientearekin jarraituko dute (ekainean negoziatu zuten), eta lanpostuei gutxienez hiru hilabetez eutsiko diete.
CCOOren irudiko, Trenasako 110 lanpostuei eusteak "estrategikoa" beharko luke Nafarroan. Horrez gain, eskerrak eman dizkie langileei "mobilizatzeko eta presioa egiteko egindako ahaleginagatik". Sindikatuaren ustez, "mobilizazio eta presioa beharrezkoak eta eraginkorrak dira zailtasun ekonomiko eta sozialen garaian".