Ekonomia -

Manifestazioa

Matricerias Deusto eta GTS ez ixteko eskatu diote langileek Gestampi

300 bat pertsonak manifestazioa egin dute Bilboko kaleetan Zamudioko (Bizkaia) fabriken itxieraren eta kaleratzeen kontra.

Langileen manifestazioa, Bilbon. Argazkia: LAB
Langileen manifestazioa, Bilbon.
Langileen manifestazioa, Bilbon. Argazkia: LAB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gestamp taldeak Zamudion (Bizkaia) dituen Matricerias Deusto eta GTS fabriketako langileek manifestazioa egin dute Bilbon, ez ixteko eta 230 behargin ez kaleratzeko eskatzeko.

300 bat pertsonak, tartean langileen seme-alabek, manifestazioa egin dute eguerdian, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren eta Areatzaren artean, Gestampi bi instalazioak zabalik manten ditzan eta kaleratzerik egon ez dadin eskatzen zuen pankarta baten atzean.

177 langile dituen Matricerias Deusto eta 54 behargin dituen GTS trokelen ingeniaritza itxiko zituela iragarri zuen Gestampek, azken hamarkadako lehiakortasun galeraren eta merkatua pandemiagatik % 20tik gora jaistearen ondorioz.

LAB sindikatuko Izaskun Olanok azaldu duenez, langileek "etorkizun proiektu" bat eskatzen dute Matricerias Deusto eta GTSrentzat, eta fabrikak ez ixtea eta langileak kalera ez botatzea, "Gestampek kaudimena eta mozkinak dituelako, eta Eusko Jaurlaritzak ohiz kanpoko laguntzak eman dizkiolako multinazional honi".

Enpresak "ez du jarrera aldatu nahi" eta ez du fabriken itxiera ez den "beste ikuspuntu batetik eztabaidatu" nahi.

Olanok esan duenez, Jaurlaritzak proiektu askotan egon da Gestampekin 2010etik, ustez trokelgintzaren sektorea sendotzen, baina itxierarekin eta 230 langile kaleratzearekin ikusten dugu proiektu horiek ez dutela benetako helbururik izan, eta ondorioak gu ari gara ordaintzen".

Hilaren 16an, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak esan zuen Eusko Jaurlaritza Gestampekin lan egitne ari zela itxiera eta kaleratzeak ez diren "beste neurri desberdinak mahai gainean" jar ditzan, eta enpresaren eta langileen artean akordiorik onena lortzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaiko albisteak LAB EAE albisteak Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Protestak gaur Lan gatazkak