Ekonomia -
LAN GATAZKA
Trenasako langileek erregulazioaren aurka protestatuko dute asteazkenean, CAFen
CC00 sindikatuaren arabera, Nafarroako lantegiaren itxiera erabat arbitrarioa da eta inguruko ekonomia guztiari egingo dio kalte.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) Taldeko Trenasa-Castejón enpresako langileek elkarretaratzea deitu dute asteazkenerako Beasaingo egoitzaren aurrean (Gipuzkoa), 110 langileri baino gehiagori eragiten dien lanpostuak suntsitzeko lan-erregulazioko espedientea salatzeko.
CCOO sindikatuak (Trenasako sindikatu nagusia) ohar batean adierazi duenez, Nafarroako lantegiaren itxiera "erabat arbitrarioa da, ez du inolako justifikaziorik eta ez dio taldearen errealitate ekonomikoari erantzuten, etekin handiak baititu".
Sindikatuaren arabera, protestaren helburua "enpresak negoziazioetan duen itxikeria" salatzea da. Zuzendaritzaren jarrera "zorrotza eta elkarrizketarako itxia" dela adierazi dute, Andres Arizkorreta CAFeko presidenteak enpresa-foroetan oso bestelako jarrera erakutsi arren.
CCOOk "erantzukizun sozial korporatibo handiagoa" erakusteko eskatu dio enpresari, zonaldeko ekonomia osoari eragingo dion lantegi bideragarri baten itxieraren aurrean.