Ekonomia -

Lan-istripua

Lapuebla de Labarcako alkate ohia eta haren senide bat hil dira, lan istripuan

Lapuebla de Labarcako upategi batean, mahatsa biltzeko depositu batean erori da bietako bat. Bigarrena ere bertan jausi da, lankidea erreskatatzen saiatu denean.

Istripua izan den upategia. Argazkia: Arabako Suhiltzaileak
Istripua izan den upategia. Argazkia: Arabako Suhiltzaileak
Bi langile hil dira Lapuebla de Labarcako upategi batean izandako istripuan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Daniel Espada Lapuebla de Labarcako alkate izandakoa (56 urte) eta haren senide bat (53 urte) hil dira  arratsalde honetan Lapuebla de Labarcako upategi batean izandako istripuan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 19:40 inguruan gertatu da eta ikerketa bat jarri dute abian nola jazo den argitzeko.

Antza, beharginetako bat mahatsa biltzeko depositu batean erori da. Lankidea laguntzen saiatu zaio, baina bera ere barrura jausi da. Biak bertan hil dira.

Bi dolu egun

Maite Cordoba jarduneko alkatearen asmoa da gaurko egunean zehar ezohiko bilera batera deitzea Udalbatza, "herria hunkitu duen ezbehar larria" dela eta. Aurreikusitakoaren arabera, bi dolu egune zarriko dituzte.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Euskal hiriburuak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Arabako Errioxako kuadrilla