Ekonomia -

Bizkaiko Foru Aldundiak

Hegoaldeko Saihesbidearen bidesaria % 35 merketuko diete kamioilariei

Foru Aldundiak eta kamioilarien elkarteek akordio bat hitzartu dute. Horri esker, ibilgailu astunek gutxiago ordainduko dute. Gainera, ohiko erabiltzaileentzako deskontuen erregimena ere aldatuko da.

Asetravi kamioilarien elkarteak ere akordioa sinatu du. Argazkia: EITB
Asetravi kamioilarien elkarteak ere akordioa sinatu du. Argazkia: EITB
Asetravi kamioilarien elkarteak ere akordioa sinatu du. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundia eta garraiolarien Hiru, Asetravi, Sintrabi eta Egas elkarteak akordio batera iritsi dira astelehen honetan, Hegoaldeko Saihesbideko bidesaria ibilgailu astunei murrizteko eta ohiko erabiltzaileei deskontuen erregimena aldatzeko.Horrela, hitzarmen honi esker, lehenengo kategoriako eta bigarren kategoriako ibilgailu astunek % 35 gutxiago ordaindu behar izango dute. Ibilgailu arinen araubidea, berriz, egun dagoen bezala mantenduko dute.

Gainera, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea sarri erabiltzen dutenenentzako deskontu-sistema bat ere ezarriko da: beste % 13 murriztuko zaie ordainsaria hilabetero saihesbidea 20 aldiz baino gehiago erabiltzen dutenei. Horrenbestez, saihesbidea sarri erabiltzen duten garraiolariei -gehienak bizkaitarrak dira- txikitze nabarmena egingo zaie ordaindu beharreko sarietan, egungo egoerarekin konparatuz: % 48 gutxiago ordainduko dute.Itziar Garamendi Herri Lan eta Garraioen foru diputatuak adierazi duenez, ordainsarien araubidea ezartzen duen dekretuan sartuko den aldaketa hau funtsezkoa dela. Hortaz, Europar Batasunak berriro aztertu eta onartu beharko du, eta, ondorioz, gerta liteke ordainsari berrien aplikazioa hainbat hilabetez atzeratzea.

Bizkaiko Foru Aldundia eta garraiolarien Hiru, Asetravi, Sintrabi eta Egas elkarteak akordio batera iritsi dira astelehen honetan, Hegoaldeko Saihesbideko bidesaria ibilgailu astunei murrizteko eta ohiko erabiltzaileei deskontuen erregimena aldatzeko. Horrela, hitzarmen honi esker, lehenengo kategoriako eta bigarren kategoriako ibilgailu astunek % 35 gutxiago ordaindu behar izango dute. Ibilgailu arinen araubidea, berriz, egun dagoen bezala mantenduko dute. Gainera, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea sarri erabiltzen dutenenentzako deskontu-sistema bat ere ezarriko da: beste % 13 murriztuko zaie ordainsaria hilabetero saihesbidea 20 aldiz baino gehiago erabiltzen dutenei. Horrenbestez, saihesbidea sarri erabiltzen duten garraiolariei -gehienak bizkaitarrak dira- txikitze nabarmena egingo zaie ordaindu beharreko sarietan, egungo egoerarekin konparatuz: % 48 gutxiago ordainduko dute. Itziar Garamendi Herri Lan eta Garraioen foru diputatuak adierazi duenez, ordainsarien araubidea ezartzen duen dekretuan sartuko den aldaketa hau funtsezkoa dela. Hortaz, Europar Batasunak berriro aztertu eta onartu beharko du, eta, ondorioz, gerta liteke ordainsari berrien aplikazioa hainbat hilabetez atzeratzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Bilbo Zer gertatu da gaur Bizkaian? Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Lan gatazkak albisteak gaur Kamioientzako bidesariak Supersur albisteak