Ekonomia -

Erabakia

Epaileak hirugarren gradua eman dio Rodrigo Ratori

Zigorra baldintzapeko askatasunean betetzeko gai dela iritzita hartu du erabakia, eta espetxeko talde teknikoko kideek emandako txostenetan oinarritzen da.

Rodrigo Rato, epaileraren aurrean. Artxiboko argazkia: EFE
Rodrigo Rato, epaileraren aurrean.
Rodrigo Rato, epaileraren aurrean. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegiak hirugarren gradua eman dio gaur, osteguna, Rodrigo Rato Bankiako presidente ohiari. Gauzak horrela, Ratok etxean bete ahal izango du zigorra, erregimen irekian sailkatuta dauden gainerako presoek bezala, eta eskumuturreko telematiko baten bidez izango dute kontrolpean.

Jose Luis Castro epaileak auto batean azaldu duenez, Soto del Real espetxeko Tratamendu Batzordeak gehiengo osoz proposatu du presoa hirugarren graduan sailkatzea, zigorra baldintzapeko askatasunean betetzeko gai dela iritzita, eta espetxeko talde teknikoko kideek emandako txostenetan oinarritzen da.

Epaileak ondorioztatu duenez, kasu honetan hirugarren gradua ematea ahalbidetzen duten inguruabarrak eta aldagaiak daude. Besteak beste, bere adina (71 urte) izan du kontuan; izan ere, legezko betekizunak betetzen badira, baldintzapeko askatasuna lortuko luke arrazoi horregatik, bai eta pairatzen dituen gaixotasun koronarioengatik ere.

Horrez gain, Bankia burtsara irtetearen inguruko epaiketan izandako absoluzioa eta delituak berriz egiteko duen "probabilitate txikia" izan ditu kontuan, besteak beste. Jose Maria Aznarren gobernuko Ekonomiako ministro ohia 2018ko urrian sartu zen espetxean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Delituak Espainiako Gobernua Espainia Epaiketak Salaketak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak