Ekonomia -

Enpresa

Gestampek bi lantegi itxiko ditu Zamudion, 230 langile kalean utzita

Hain zuzen ere, Matriceria Deusto eta GTS itxiko dituzte, LAB sindikatuak jakinarazi duenez.

230 langile kaleratuko ditu Gestampek Zamudion. Argazkia: ETB
230 langile kaleratuko ditu Gestampek Zamudion. Argazkia: ETB
Gestampek Zamudion dituen bi lantegi itxiko ditu, 230 langile kalean utzita

1:4

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gestamp taldeko arduradunek Zamudion (Bizkaia) bi lantegi ixteko asmoa jakinarazi diete astearte honetan sindikatuei. Hain zuzen ere, Matriceria Deusto eta GTS itxiko dituzte, LAB sindikatuak zehaztu duenez. 230 langile kaleratuko dituzte.

Gestamp taldeak 120 milioi euroko galerak izan ditu aurtengo lehen seihilekoan, eta, horren ostean, Europan kaleratzeak egingo dituela aurreratu zuen.

Gaur, LAB sindikatuak iragarri du enpresak aipatutako bi itxierak jakinarazi dizkiela sindikatuei. "Ez dugu onartuko enpleguak suntsitzea eta lanpostuak prekarizatzea. Enpresak bideragarriak dira", ohartarazi du zentralak.

"Enpresak 258 milioi euroko mozkin garbiak izan zituen 2018an, eta 212 milioi eurokoak 2019an. Gainera, diru-laguntza publikoak jasotzen ditu hainbat erakundetatik, eta Euskal Herrian sortutako aberastasunaz baliatu da mundu osoan lanpostu prekarioak sortzeko", salatu du sindikatuak.

Era berean, emandako diru-laguntzen kontrolik ez egitea egotzi die erakunde publikoei: "Arantxa Tapiak (Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapenerako sailburua) eta bere Kabineteak onartu egingo dute astakeria hau? Publiko egin dezatela zenbat diru eman dioten Gestamp Taldeari".

Zamudioko bi lantegiak bideragarriak direla uste dute Gestampeko langileek:

Zamudioko bi lantegiak bideragarriak direla uste dute Gestampeko langileek
Zamudioko bi lantegiak bideragarriak direla uste dute Gestampeko langileek
Zamudioko bi lantegiak bideragarriak direla uste dute Gestampeko langileek

0:37
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Zamudio Enpresaburuak