Ekonomia -

PROTESTAK

Osakidetzako langile azpikontratatuek mobilizazioekin bat egin dute

Garbiketa, anbulantzia, sukalde eta kafetegietako langileek elkarretaratzea egingo dute ostegun goizean Donostiako, Gurutzetako eta Txagorritxuko ospitaleen aurrean.

Txagorritxu Ospitaleko langileen protesta. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Txagorritxu Ospitaleko langileen protesta
Txagorritxu Ospitaleko langileen protesta. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta, Osakidetzan azpikontratatutako zerbitzuetako langileek (garbiketa, anbulantziak, sukaldeak eta kafetegiak) elkarretaratzea egingo dute ostegunean, 11:00etan, Gurutzetako, Donostiako eta Txagorritxuko ospitaleen atarian. Halaber, urriaren 3rako deituta dagoen manifestazioan parte hartuko dute Osakidetzako gainerako profesionalekin batera.

Ohar bateratu batean sindikatuek salatu dutenez, egiturazko arazo bat dago euskal osasun sistema publikoan: "gehiegizko lan karga, baliabide eta bitarteko falta, behin-behinekotasuna, kontratuen partzialtasuna eta segurtasun neurrien falta". Gaineratu dutenez, egoera hori are larriagoa da koronabirusaren bigarren olatu honetan, eta bereziki, azpikontratatutako sektoreetan.

Garbiketa, anbulantzia, sukalde eta kafetegi zerbitzuak interes pribatuen esku jartzea gaitzetsi dute sindikatuek, "osasun sistemaren parte bat negozio" bihurtzen delako eta "beren helburua irabaziak lortzea delako lana eta zerbitzu segurua bermatzea baino".

Sindikatuen hitzetan, "pandemiak agerian utzi du pertsonen osasuna ezin dela negozioaren helburu izan, ezta interes pribatuen mende egon ere", eta ikusi da zein profesionalek ematen dituzten "oinarrizko zerbitzuak, oso egoera gogorrean lehen lerroan egon garenak", eta horregatik eskatu dute "zerbitzu horiek publiko egitea, enpleguari eta langile guztien lan-baldintzei eutsiko zaiela bermatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak ELA Langile Abertzaleen Batzordeak Lana albisteak Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Medikuen albisteak Sindikatuen albistea Erizaintza albisteak CCOO sindikatua UGT ESK sindikatua gaur