Ekonomia -

HEZKUNTZA

Hezkuntzako sindikatuek bilera batera deitu dute Bildarratz sailburua, asteazkenean

"Negoziatzeko borondatea eta edukiak" eramateko eskatu diote ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek Hezkuntza sailburuari. Lakuan egin dute hitzordua.

Hezkuntzako bost sindikatuetako ordezkariak, prentsaurreko batean. Artxiboko argazkia: ELA
Hezkuntzako bost sindikatuetako ordezkariak, prentsaurreko batean
Hezkuntzako bost sindikatuetako ordezkariak, prentsaurreko batean. Artxiboko argazkia: ELA

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek bilera batera deitu dute Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, eta "negoziatzeko borondatearekin eta eduki eraginkorrekin" joateko eskatu diote, "ikasturtea aurrez aurrekoa, segurua eta adostua izan dadin". Asteazkenerako egin dute hitzordua Lakuan.

Ohar bateratu batean, "Eusko Jaurlaritzaren geldotasuna" kritikatu dute, eta hilaren 23an egin zuten prentsaurrekoan "Hezkuntza Sailaren berririk gabe" jarraitzen zutela salatu zutela gogoratu dute.

"Geroztik, Hezkuntza Sailak ez du negoziatzeko biderik zabaldu ikasturte hasierarako beharrezkoak diren baliabide gehigarriak adosteko. Hezkuntza taldea aurkezteko kortesiazko bilera horietatik harago, ez dugu Jaurlaritzaren partetik negoziatzeko bilera bat egiteko deialdirik jaso", gaineratu dute.

Horren aurrean, Hezkuntza Saila bilera batera deitu dute asteazkenerako, eta horretarako "Lakuan areto bat" erreserbatu dutela iragarri dute. "Sindikatuok bertan egongo garela jakinarazi nahi diogu sailburuari", azpimarratu dute.

"Hezkuntza Sailari eskatzen diogu negoziatzeko borondatearekin eta aurrez aurreko ikasturte seguru eta adostua bermatuko duten edukiekin joan dadila bilerara", gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak ELA albisteak LAB albisteak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Hezkuntzako albisteak 2024 Sindikatuak CCOO sindikatua UGT albisteak Steilas albisteak