Ekonomia -

TURISMOA

306.000 turista gutxiago izan dira udan Euskadin, iaz baino % 40 gutxiago

Datuek agerian uzten dute koronabirusak uztaileko eta abuztuko datuetan izan duen eragina. Batik bat, atzerriko bisitarien galerak eragin du jaitsiera.

Hainbat pertsona ur izkinan paseatzen. Artxiboko argazkia: EFE
Hainbat pertsona ur izkinan paseatzen
Hainbat pertsona ur izkinan paseatzen. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurtengo udan 306.000 turista gutxiago izan dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), iazko uztaileko eta abuztuko datuekin alderatuta. Izan ere, % 40,7 jaitsi dira mota guztietako ostatuetan izandako sarrerak eta % 44,2, ostera, gaualdiak.

Euskal Autonomia Erkidegoan, uztailean eta abuztuan ere koronabirusaren krisiaren eragina handia izan da turismo sektorean. Batik bat, atzerriko bisitarien galerak eragin du jaitsiera.

Abuztuko emaitzak uztailekoak baino hobeak izan arren, 2019an 752.816 bidaiarik hartu zuten ostatu hoteletan, landa-ostatuetan eta apartamentu turistikoetan; aurten, berriz, 446.465k. Gaualdi kopuruari dagokienez, 2019ko uztailean eta abuztuan 1.771.590 izan ziren, eta udan, berriz, 955.262.

Gipuzkoa da beherakada txikiena izan duen lurraldea: sarrerak % 25,2 murriztu dira eta gaualdiak, % 35. Araban, % 42,5 jaitsi dira sarrerak eta % 44,3, gaualdiak. Bizkaian jaitsiera handiagoa izan da: % 53,2koa sarreretan eta % 53,1ekoa gaualdietan.

Galdutako 306.351 sarreren ia hiru laurdenak (% 71,3) atzerritarrei dagokie; izan ere, 2019an 355.838 bisitari izatetik, 2020an 137.365 izatera igaro da (% 61,4 gutxiago).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Euskadi bideoak EAE Ekonomia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Covid birusaren olatu berria