Ekonomia -
Protesta
Pentsiodunen bi manifestazio deialdi, bat erresidentzia eredu publikoa eskatzeko
Bilbon izango dira protesta ekitaldiak, irailaren 19an eta urriaren 5ean, Adinekoen Nazioarteko Egunean. Gainera, babesa eman diote hezkuntzako grebari.
agentziak | erredakzioa
Euskal Pentsiodunen mugimenduak bi manifestazio deitu ditu Bilbon, irailaren 19an eta urriaren 5ean, Adinekoen Nazioarteko Egunean, gaur Euskal Herrian zehar egindako elkarretaratzeetan jakinarazi dutenez.
Bilboko udaletxearen aurrean egindako elkarretaratzean, hitza hartu duten ordezkariek lehenik elkartasuna adierazi diete merkataritza txikiko, ostalaritzako eta Hezkuntzako sindikatuetako aldarrikapenei, eta azken horiek biharko deitu duten greba deialdia babestu dute.
Era berean, pentsiodunen mugimenduaren ordezkariek udaletxe parean bertaratuta zeudenei Magdalena Valerio Toledoko Itunaren presidentearekin izandako bileraren nondik norakoak azaldu dizkiete.
Horren harira, "susmoa" agertu dute, bildu baino lehenago ere, jakinarazi egingo dutela alderdi guztiak, "PP barne", ados daudela egingo dituzten eskaerekin.