Ekonomia -

Lan-gatazka

Arabako kirol jardueretako langileek bertan behera utzi dute greba

"Haizea hartu" eta kalera itzultzeko asmoz egin dute, ez baitute lortu Gasteizko Udalak ezarritako "murrizketak" galaraztea.

Igerilekua. Argazkia: EiTB
Igerilekua. Argazkia: EiTB
Igerilekua. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako kirol jardueretako langileen asanbladak erabaki du bertan behera utziko dutela irailaren 1ean hasitako greba, "haizea hartu" eta berriro kalera atera aurretik; izan ere, ez omen dute lortu Gasteizko Udalak ezarritako "murrizketak" galaraztea.

ELA, LAB eta CCOO sindikatuek txalotu egin dute langileek grebari eman dioten jarraipena, kirol jardueretako murrizketak salatzeko deitua, baina aurrean Gorka Urtaran alkatearen eta Iñaki Gurtubai Kirol zinegotziaren "horma" izan dutela kritikatu dute.

Konpromisoak bete ez izana eta kirol instalazioetako langileak "mespretxuz" tratatzea leporatu diote alkateari.

Era berean, erabiltzaileei ohartarazi diete orain eskaintza txikiagoa dela eta ez dagoela bermatuta igerilekuen irekiera eta itxiera segurua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gorka Urtaran ELA LAB Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak CCOO Lan gatazkak