Ekonomia -

Nafarroako Auzitegia

Osasunak eta 10 zuzendari ohik akordioa egin dute fiskaltzarekin

Epaiketa astelehen honetan hastekoa zen, eta klubak eta zenbait zuzendari ohik egindako ustezko delitu fiskalak epaitu behar zituzten.

Osasunako zuzendari ohiak, partidak erosteagatik egindako epaiketan. Artxiboko argazkia: EFE
Osasunako zuzendari ohiak, partidak erosteagatik egindako epaiketan.
Osasunako zuzendari ohiak, partidak erosteagatik egindako epaiketan. Artxiboko argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zerga delituak leporatuta dauden Osasunak eta hamar zuzendari ohik akordioa lortu dute fiskaltzarekin, astelehen honetan Nafarroako Auzitegian hastekoa zen epaiketarako.

2011, 2012, 2013 eta 2014ko ekitaldi fiskaletan BEZaren eta PFEZaren ordainketan ustez huts egin zuten kuotetan akusatuek. Horregatik, akordioa lortuta ere, astelehenean Probintzia Auzitegian bertaratu beharko dira, eta han emango diote aldeek epaileari lortu duten akordioaren berri.

Perituek aurkeztutako txostenaren arabera, BEZaren kontzeptuan Nafarroako Ogasunak Osasunaren partetik 1.382.460 euro sartzeari utzi zion 2010ean, 1.093.242 euro 2011n, 1.867.700 euro 2012an eta 704.383 euro 2013an. PFEZari dagokionez, perituek kopuru hauek ezartzen dituzte: 1.280.753 euro 2010ean, 547.451 2011n eta 572.214 euro 2012an.

Fiskalak 8 urte eta 9 hilabete eta 15 urte eta 9 hilabete arteko espetxe zigorrak eskatzen zituen klubeko zuzendari ohientzat, eta 22 milioi euro isunetan.

Osasunak, klub gisa, akordioa lortu du fiskaltzarekin, zorrarengatik eta interesengatik 6,8 milioi euro (zor duenaren % 25) eta 1,4 milioiko isuna ordaintzeko, erakundearen abokatuak jakitera eman duenez.

Bestalde, Patxi Izko presidente ohiak, bere abokatuak azaldu duenez, sei hilabeteko espetxe zigorra onartu du BEZaren iruzurragatik, eta lau hilabetekoa PFEZagatik.

Presidente ohiak, abokatuak adierazi duenez, ez du kartzelan sartu beharko, ez baitu 24 hilabeteko kartzela-zigorra gainditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola Osasuna Nafarroa Delituak Epaiketak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak