Ekonomia -

Krisis

Ostalaritzaren eta merkataritzaren salmentak % 64 eta % 18 murriztu ziren EAEn

Urteko bigarren hiruhilekoko balantzea da hori, tartean koronabirusaren pandemiagatik ezarritako konfinamendua hartzean duena.

Taberna baten terraza. Argazkia: EiTB
Taberna baten terraza. Argazkia: EiTB
Taberna baten terraza. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko ostalaritzako salmentek % 64,3 egin zuten behera aurreko urtearen aldean, eta merkataritzaren kasuan % 18,3koa izan da beherakada, COVID-19aren pandemiak eragindako krisi ekonomikoaren ondorioz.

Koronabirusaren eragina lehenengo hiruhilekoan ere nabaritu zen, baina hein txikiago batean (ostalaritzak % 14,2 egin zuen behera, eta merkataritzak % 5,2), alarma egoera martxoaren 14an jarri baitzen, hiruhilekoaren amaieran.

Ondorioz, hurrengo hiru hilabeteetan (apiriletik ekainera), pandemiaren eragina askoz handiagoa izan zen ekonomian, eta salmenten % 64,3ko urtearteko beherakada izan zen ostalaritzan, eta % 18,3koa merkataritzan, Eustat Euskal Estatistika Institutuak jakinarazi duenez. Gogoratu behar da alarma egoera ekainaren 21era arte luzatu zela, ia hiruhilekoaren amaiera arte.

Enpleguak ere behera egin du urtebeteko epean ostalaritzan eta merkataritzan, % 5,6 eta % 1,5, hurrenez hurren. Aurreko hiruhilekoan baino askoz handiagoak dira beherakadak, orduan % 0,3koa izan baitzen bi kasuetan.

Lurraldeka, Bizkaian izan du merkataritzak salmenten beherakada handiena, % 19,5ekoa, eta ondoren datoz Araba (% 18,4) eta Gipuzkoa (% 16,3).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Jatetxeak Ostalaritza Euskadin Merkataritza Koronabirusaren olatua gaur Osasun albisteak gaur Gaixotasunak argazkiak