Ekonomia -

KORONABIRUSA

Ostalaritzak sektorearentzako neurriak eskatu ditu gaur, 15 minutuko lanuztearekin

Gipuzkoako eta Nafarroako ostalariek bat egin dute Madrilgo Cibeles plazan, 11:00etan, egin den elkarretaratzearekin.

Ostalarien protesta bateko irudia. Argazkia: EiTB
Ostalarien protesta bateko irudia
Ostalarien protesta bateko irudia. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako ostalaritzak geldialdia egin du gaur, 11:00etan, 15 minutuz, sektorearentzako neurriak eskatzeko eta elkartasuna adierazteko Espainia mailan Madrilgo Cibeles plazan ordu berean egingo den elkarretaratzearekin.

Gipuzkoako ostalaritzak ohar baten bidez azpimarratu duenez, "ahalegin ekonomiko eta antolatzaile handia" egin dute establezimenduak COVID-19aren pandemiak ezarritako neurri higieniko-sanitarioetara eta murrizketetara egokitzeko, baina eskakizun horiek "ez dute kontingentzia planik izan" turismoaren eta ostalaritzaren sektorea suspertzeko.

Adierazi dutenez, ostalarien "ahalegin gehigarriak ez du baliokidetasunik aurkitu" Administrazioan, "beste batzuetan gertatu den bezala", "zuzenean lagunduak" izan diren beste arlo ekonomiko batzuekin, "muturreko" egoeren aurrean.

Gainera, ostalaritza osoaren pandemiaren aurkako jarrera orokorrera zabaldu ezin diren "kasu isolatuen estigma" jasan dutela salatu dute.

Gai horiek Madrilgo kontzentrazioan parte hartu duten 50 ostalaritza elkartek aldarrikatu dituzte. Elkarretaratze horretan, Gipuzkoako Ostalaritza, Bizkaiko Ostalaritza Elkartea eta Arabako SEA ostalaritza elkarteen ordezkariak ere izango dira, presidenteak buru direla.

Bestalde, Nafarroako ostalaritza sektoreak ere bat egingo du protestekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroako albisteak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Jatetxeak Tabernak Koronabirusa