Ekonomia -

Akordioa

Enplegu erregulazioen luzapena begi onez jo dute Gobernuak eta eragile sozialek

Irailaren 30etik harago luzatu nahi dituzte lan erregulazioak, "inor atzean utzi gabe".

Krisiaren ondorioz ateak itxi dituen denda bat. Argazkiak: EFE
Enplegu erregulazioen luzapena begi onez jo dute Gobernuak eta eragile sozialek
Krisiaren ondorioz ateak itxi dituen denda bat. Argazkiak: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak eta eragile sozialek negoziazioak hasi dituzte aldi baterako enplegu erregulazioen luzapena adoste aldera. Hain zuzen ere, irailaren 30etik harago luzatu nahi dituzte lan erregulazioak, "inor atzean utzi gabe". Biek ala biek uste dute, gainera, akordioa ez dela sektoreka egin behar eta kaltetutako langileek diru-laguntzak jasotzen jarraitu behar dutela.

Palma Mallorcakoan egindako bileraren ostean adostu dute datorren astelehenean berrekingo dietela negoziazioei, "akordioa azken unera arte ez uzteko". Horrela, covid-19ak eragindako egoera larriagotuz geroz, enplegu erregulazioek indarrean jarraituko dute, eta beharginek laguntzak jasoko dituzte seigarren hilabetetik aurrera ere.

Kontrara, alde bien arteko desadostasunek ere izango dute lekua asteleheneko bileran, Gizarte Segurantzako kotizazioen harira duten ika-mika, batik bat. Izan ere, patronalak eta sindikatuek eskatu dute oraindik jardunean ez dauden langileek eta enpresek zergarik ordaindu behar ez izatea. Halaber, akordio berriari epemuga jarri ala ez ere eztabaidatuko dute.

Gaur egin duten lehenengo bileran, Yolanda Diaz eta Jose Luis Escriva Lan eta Gizarte Segurantzako ministroak, hurrez hurren, izan dira, baita CEOE eta Cepyme patronaletako presidente Antonio Garamendi eta Gerardo Cuerva eta UGT eta CCOO sindikatuetako ordezkari Pepe Alvarez eta Unai Sordo ere.

Diru-laguntzak

Negoziazioa abiatuko duen ataletako batean jasotzen denez, enplegu erregulazioan dauden beharginen laguntzak oinarri arautzailearen % 70ean utzi nahi ditu Diazek, (seigarren hilabetetik aurrera ere).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana Espainiako Gobernua EEE albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Langile Komisioak UGT Langileen Batasun Orokorra Koronabirusa CEOEri buruzko albisteak