Ekonomia -

Koronabirusa

Bulegoetako 600 kartoizko manpara aldatzeko eskatu dio Lan Ikuskaritzak Lanbideri

Eusko Jaurlaritzak "aurrezkia langileen segurtasunaren aurretik" lehenetsi duela iradoki du UGTk.

Lanbideren bulegoa. Argazkia: Efe
Lanbideren bulegoa. Argazkia: Efe
Lanbideren bulegoa. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Lan Ikuskaritzak Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuari eskatu dio bere bulegoetan dauden 600 kartoizko alboko manpararen ordez metakrilatozko beste batzuk jartzeko, Europa Press agentziak zabaldu duenez.

Ekainaren hasieran, Lan Ikuskaritzak informazioa eskatu zion Lanbideri, koronabirusaren kutsatzeak saihesteko bere bulegoetan jarritako manparei buruz, UGTk maiatzean jarritko salaketaren ondorioz.

Lanbidek ikuskaritzari jakinarazi zion une oro lan egin dela segurtasun-distantziei eusteko; lehenik eta behin, aurrez aurrekoa ez den lanaren bidez, eta, ondoren, langileak lanean hasi zirenean, eta, manpararik ez zegoenez, neurri kolektiboak hartu ziren (txandak), bi metroko distantziari eusteko.

Ondoren, manparak instalatu ziren, zehazki, 1.100 metakrilatozko eta 600 kartoizko, ondoan lan egiten duten langileak bereizteko.

Kartoizko manpara horiek jarri ziren, nahiz eta Eusko Jaurlaritzako Administrazio Orokorreko eta Erakunde Autonomoetako Prebentzio Zerbitzuaren dokumentuaren arabera ("Administrazio Orokorreko eta Erakunde Autonomoetako lanpostuen artean jarri beharreko manpara motari buruzko azalpena"), metakritalatozko manpara bat jartzea agintzen den bi metroko distantziak gorde ezin direnean.

Dokumentu horretan bertan zehazten denez, "manpara mota horren aldeko hautua egiten da, argia errazago pasatzen delako eta gardena delako; horri esker, langileen arteko elkarrekintza hobea izango da, segurtasun osoz".

Pilar Olivas UGTko administrazio autonomikoko idazkariak Europa Press albiste agentziari egindako adierazpenetan azaldu duenez, kartoizko manpara horiek instalatu behar zirela jakin zutenean, lehenik eta behin Lanbideko eta Eusko Jaurlaritzako prebentzio zerbitzura jo zuten, manpara horiek "osasun-neurri eta gomendio guztiak urratzen" dituztelako, "Eusko Jaurlaritzarenak ez ezik".

Haren ustez, "aurrezkia langileen segurtasunaren aurretik" lehenetsi dute.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana Gaixotasunak Lanbide albisteak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Euskal sindikatuak UGT Langileen Batasun Orokorra Koronabirusa