Ekonomia -

diru-bilketa

Gipuzkoak 1.831 milioi bildu ditu uztailera arte, % 19,9 gutxiago koronabirusagatik

Jaitsiera horren ondorioz, 2019an baino 436 milioi euro gutxiago bildu ditu.

ETBren bideo batetik lortutako argazkia.
Gipuzkoako Ogasuna
ETBren bideo batetik lortutako argazkia.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoan diru-bilketa % 19,9 jaitsi da aurtengo lehen zazpi hilabeteetan, aurreko ekitaldiko aldi berarekin alderatuta; izan ere, 1.831 milioi eurokoa da, COVID-19aren pandemiak sortutako krisiaren ondorioz.

Beherakada horren ondorioz, 2019an baino 436 milioi euro gutxiago bildu dituzte, Aldundiak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Iturri berak azaldu duenez, diru-sarrerak "nabarmen" jaitsi dira (% 14,2), eta itzulketak % 1,2 igo dira.

Zergei dagokienez, jaitsieraren eragina, batez ere, zerga nagusietan nabaritzen da, eta horiek behera egin dute pandemiak sortutako osasun-krisiak duen eragin ekonomikoaren ondorioz.

PFEZaren eta ondarearen gaineko zergaren kasuan, kontuan izan behar da aurten kanpaina hilabete luzatu dela.

Errentaren gaineko zergari dagokionez, Ogasunak 17,1 milioi euro gehiago (% 2) bildu ditu orain arte.

Hala ere, PFEZaren balantzea negatiboa da, 693,4 milioi bildu baitira, aurreko ekitaldian baino 141,7 milioi gutxiago (-% 17).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia Gipuzkoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa Zergak gaur Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak