Ekonomia -

Lan gatazka

Siemens Gamesaren Agoitzeko fabrika ixteko aurre-akordioa lortu dute azken momentuan

Langileak langileen batzordeak eta enpresak sinatutako dokumentuaren inguruko bozketa egiten ari dira. 239 langileen kaleratzea aurreikusten du akordioak.

Agoitzeko fabrika ixtearen kontrako langileen manifestazioa. Argazkia: ELA
Agoitzeko fabrika ixtearen kontrako langileen manifestazioa.
Agoitzeko fabrika ixtearen kontrako langileen manifestazioa. Argazkia: ELA

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken momentuan akordioa lortu dute Siemens Gamesako langileen batzordeak eta patronalak, Agoitzeko (Nafarroa) fabrika itxiko zutela iragarri ondoren hasi ziren negoziazioetan, Diario de Navarrak esan duenez.

11:30etatik aurrera bilduta daude langileak, sinatutako aurre-akordio hori babestuko duten ala ez bozketan erabakitzeko.

Ostiraleko bilera azken aukera zen langileen batzordea eta enpresarentzat, Siemens Gamesak negoziazioak luzatzeari ezetz esan zion eta. Langileek konpainiaren azken proposamena bota zuten atzera ostegunean, eta azkenena, 239 pertsonak lan egiten duten fabrika itxiko duen planaren baldintzak hobetzea lortu dute.

Azken momentuan sinatu duten dokumentuaren arabera, abuztuaren 25etik irailaren 30era bitartean gauzatuko dira kaleratzeak. Indemnizazio hobeak eta langile guztientzat gutxienez urtebete iraungo duen enplegu berria aurkitzeko plana aurreikusten ditu akordioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Multinazionalak albisteak Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak Enpresak Siemens Gamesaren inguruko albisteak EEE