Ekonomia -
Higiezinen merkatua
Etxebizitzen salerosketak % 12,4 egin zuen behera ekainean, Euskadin
Espainian baino askoz jaitsiera txikiagoa izan da, Estatu osoan % 34,3 egin baitu behera. EAEk bigarren jaitsierarik txikiena izan du. Guztira, 1.445 etxebizitza saldu ziren.
Agentzia | Erredakzioa
Etxebizitzen salerosketak % 12,4 egin zuen behera ekainean, Euskadin, 2019ko hilabete berdinarekin alderatuta. Espainian baino askoz jaitsiera txikiagoa izan da, Estatu osoan % 34,3 egin baitu behera.
Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) ostiral honetan jakinarazi duenez, EAEk bigarren jaitsierarik txikiena izan du, Errioxaren atzetik (% 8,9). Guztira, 1.445 etxebizitza saldu ziren Euskadin.
Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoan 5.678 lursail saldu ziren ekainean, duela urtebete baino % 8,7 gutxiago. Hortaz, higiezinen salmentan jaitsierarik txikiena izan duen erkidegoa da EAE. Espainian batez beste % 33,2ko jaitsiera izan da.
5.678 lursail horietatik, 658 landa-lursail, 2.442 etxebizitza, 371 orube eta 2.207 beste mota bateko onibarrak (bulegoak, garajeak eta trastelekuak) izan dira.
Etxebizitzei dagokionez, 1.445 salerosketak izan ziren, 574 herentziak, 31 dohaintzak, 4 trukeak eta 388 beste mota bateko transmisioak.
Saldutako 1.445 etxebizitzetatik, 1.198 bigarren eskukoak ziren, eta soilik 247 berriak. 142 babes ofizialekoak ziren.