Ekonomia -

LAN-GATAZKA

Siemens Gamesako langileak kateatu eta kalea moztu dute Iruñean

"Konponbideak" eta Agoizko lantegia "ez ixteko" eskatu diote manifestariek Manu Ayerdi Ekonomia eta Enpresa Garapenerako sailburuari.

Siemens Gamesako langileen protesta. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Siemens Gamesako langileen protesta
Siemens-Gamesako langileak kateatu eta kalea moztu dute Iruñean

0:44

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Agoizko Siemens Gamesa lantegiko berrogeita hamar bat langile (zuzendaritzak duela aste batzuk itxieraren berri eman zuen) kateatu egin dira eta Nafarroako Gorteen kalea moztu dute Iruñean, multinazionalaren erabaki horren aurka protesta egiteko.

Bi manifestari-lerro kalearen bi aldeetan kateatuta zeudela, 10 minutuz trafikoa eten dute, Foruzaingoko bi talde iritsi diren arte, kateak moztu eta bidea trafikoari irekiz.

"Konponbideak" eta Agoizko lantegia "ez ixteko" eskatu diote manifestariek Manu Ayerdi Ekonomia eta Enpresa Garapenerako sailburuari, itxierak 239 langileri eragiten baitie.

Pankartak ere eraman dituzte Nafarroako Gobernuari "alternatibak non dauden" galdetzeko. "Konponbideak eta ez kaleratzeak" eskatu dituzte.

"Gobernuaren hitz polit horiez guztiez gain, ekintzak nahi ditugu", adierazi du Alfonso Poyo enpresako langile batzordeko bozeramaileak.

Hala aldarrikatzea "besterik ez" dela geratzen uste du, eta "borrokan" jarraitzen dutela gaineratu du, "gure eskubidea zilegi dela uste dugulako".

Poyok adierazi duenez, aste honetan bilduko dira enpresarekin datorren ostegunean eta ostiralean, beraz, "aste hau bizia izango da", aurreikusi du.

Errepidea trafikoari berriro ireki ostean, manifestariek minutu batzuk eman dituzte kalearen bi aldeetan, eta Nafarroako Gobernuari egindako erreklamazioekin jarraitu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Albisteak multinazionalak Lana Siemens Gamesa Enplegu-erregulazioko espedienteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Enpresaburuak Lan gatazkak