Ekonomia -

KORONABIRUSA

Aldi baterako lan-erregulazioak osatzeko laguntzak eska daitezke jada Lanbiden

Lanbideren webgunean egin behar da eskaera. Uztailean, abuztuan edota irailean ERTEn dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako kotizazio-oinarria duten pertsonengan du eragina deialdiak.

Lanbideren Bilboko bulegoetako bat. Argazkia: EFE
Uztailaren 28tik aurrera eska daitezke ERTEak osatzeko laguntzak Lanbideren webgunean
Lanbideren Bilboko bulegoetako bat. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uztailean, abuztuan edota irailean indarrean dauden lan-erregulazioak osatzeko prestazioak eska daitezke astearte honetatik aurrera (hilak 28). Horretarako, Lanbideren webgunean prest dagoen formularioa bete beharko dute osagarria jaso nahi dutenek.

Euskal Enplegu Zerbitzuak 15 milioi euroko aurrekontua dauka laguntza horiek bideratzeko.

EAEko Aldizkari Ofizialak astelehenean argitaratu zuen deialdia, eta Lanbidek gaur bertan aktibatu du laguntzak eskatzeko formularioa.

Hori da, hain zuzen, osagarria jasotzeko bide eta modu bakarra. Identifikazio elektronikorik gabe, edozein gailu erabilita izango dute ERTEan daudenek laguntza eskatzeko aukera, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak igande honetan jakinarazi duenez.

Esan bezala, uztailaren 1etik 30era arteko epean ERTEan egon diren eta urtean 20.000 eurotik beherako kotizazio-oinarria duten guztiei zuzenduta dago deialdia. Lanaldi erdia baino gehiago dutenek 150 euro jasoko dituzte hilabetero, eta gainerakoek 100 euro.

Behin eskaera onartuta, hilabetean behin egingo dute ordainketa. Aurretik, baina, kasuan kasuko prestazioaren iraupena eta zenbatekoa aztertuko du Lanbidek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Lanbide Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa Laguntza publikoak