Ekonomia -
Bizkaia
Eusko Jaurlaritzak Orozkon gasa bilatzeari uko egin dio
SHESAk, hau da, Euskadiko Hidrokarburoak Baltzuak, 2012an jaso zuen ikerkuntza horiek egiteko baimena.
Agentziak | Erredakzioa
Euskadiko Hidrokarburoak Baltzuak (SHESA) Orozkon dagoen gune batean gaseko edo hidrokarburoetako balizko erreserbak bilatzeari uko egin dio; 2012an jaso zuen ikerkuntza horiek egiteko baimena.
Euskal Herriko Aldizkari Ofizialak ostiral honetan argitaratu du Arantxa Tapia Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren agindu jakin bat; horren bidez, baimena ematen zaio SHESAri "Saia" izeneko proiektuaren ikerkuntza-baimenari "osorik eta borondatez" uko egiteko.
Baimena 2012an eman zioten; luzapen baten ostean, uko egin diote, aipatutako luzapenaren iraunaldiaren lehen urtea amaituta (urtarrilean bukatu zen luzapena).
Eguzki talde ekologista pozik agertu da, ez baitago "ustiapen-eremurik, ezta esplorazio-prozedurarik, kaltegarriak ez diren edo eragin zitalik ez duen ikerkuntzetan ezkutatuta".
Talde horren iritziz, baimenari uko eginez baieztatu egin da euskal Administraritzak "ez duela ahalmenik, ezta zilegitasunik ere, gizarte-gehiengoaren eta gas-ustiapenaren mundu-mailako porrotaren aurrean. Porrota da, elde batetik, ingurunean dituen eraginengatik; eta, bestetik, errentagarritasunik ez duelako".