Ekonomia -

Lan-istripua

Langile bat hil da lan-istripuan Faltzesen

58 urteko gizonezko bat da; makina batek harrapatu du. Ostegun honetako 21:53an gertatu da.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat hil da Faltzesen, lan-istripuan, ostegun gauean, Foru Gobernuak jakitera eman duenez.

Hildakoa 58 urteko gizonezko bat da; makina batek harrapatu du. 21:53an gertatu da, biktima, paketatzeko makina bat erabiliz, nekazaritza-lanak egiten ari zela.

Azkoiengo suhiltzaileak bertaratu dira, bai eta mediku-talde bat eta Foruzaingoaren agente batzuk ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Nafarroa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak