Ekonomia -

SIEMENS GAMESA

Agoizko Gamesa enpresako komiteak EEEa atzera botatzeko eskatu dio Foru Gobernuari

Langileek enpresaren helburu bakarra ekoizpen kostuak merkatzea dela eta bere argumentuak ez direla baliogarriak salatzen dute.

Siemens Gamesako langileen manifestazioa gaur goizean. EiTBko bideo bateti hartuatko argazkia.
Siemens Gamesako langileen manifestazioa gaur goizean. EiTBko bideo bateti hartuatko argazkia.
Aoizko Siemens-Gamesako enpresa batzordea Foru Gobernuarekin bildu da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Agoizko Siemens Gamesa enpresako komitea ostiral honetan bildu da Nafarroako Gobernuarekin enpresaren itxieraren aurrean “ardura hartzeko” eskatzeko. Horrekin batera, EEEa (Enplegu Erregulazioko Espedientea) bertan behera uztea aldarrikatu dute.

Komiteko idazkariak Nafarroako Gobernuko Enpresa Politikaren zuzendariarekin, Izaskun Goñi, bildu dira ostiral honetan Enpresa eta Ekonomia Garapenarenaren Departamentuak duen egoitzan. Bitartean, kanpoan kontzentrazio bat egin dute gainerako langileek ‘No al cierre de Gamesa Agoitz. Despidorik ez’ lemapean.

Bileraren aurretik kazetariei egindako jakinarazpenetan Agoizko Siemens Gamesa enpresako komitearen presidenteak, Alfonso Poyo, “Gobernuak enpresa horretan inbertitutako diru publikoarekin ardura hartzea” eskatu du. Halaber, larunbat honetan arratsaldeko 18:00etan Iruñeko autobus geltokian hasiko duten manifestaziorako deialdia zabaldu du.

Poyok, “enpresak lana duenez gero, ez deslokalizatzeko, enplegua inguruan mantentzeko eta enpresa bera geratzeko lanean dabiltzala” aldarrikatu du. Zentzu horretan, ostegunean Herriaren Babeslearekin bilera bat izan zutela azaldu du, nahiz eta “oraingoz ez den bertatik konpromisorik atera”.

Langileen ordezkariak egoera bere onera itzultzea espero du, eta “ardura politikoena dela” ohartarazi du, “beraiek baitira beraien aldetik guztia jarri behar dutenak”. Itxierarako enpresak eman dituen argumentuak “ez dira onargarriak” Poyorentzat, eta beste behin azpimarratu nahi izan du “enpresaren nahia ekoizpena merkeagoa den beste herrialde batera eramatea” dela. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Albisteak Nafarroa Multinazionalak Lana Siemens Gamesa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua albisteak Lan gatazkak