Ekonomia -
Enplegua
Michelinek partzialki amaitutzat eman du lan-erregulazioa Gasteizko fabrikan
Lan gehiago sartu da eta konpainiak pandemiaren aurreko ekoizpen maila berreskuratu du. Horrela, bada, konpainiak aldi baterako lan-erregulazioa partzialki bertan behera uztea erabaki du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Michelinek amaitutzat eman du aldi baterako lan-erregulazioa Estatuko lantegi guztietan, baita Gasteizkoan ere, eta behargin gehienak lanera itzuliko dira.
UGT sindikatuak ohar batean azaldu duenez, koronabirusaren ondorioz azken hilabeteetan izandako geldialdia gainditzen hasi dira herrialde ezberdinetan eta horrek lan-karga handitzea ekarri du zenbait jardueratan. Bi hilabeterako lana izango dutela aurreikusi dute.
Gasteizko fabrikan, baina, oraindik lan-erregulazioan jarraituko dute hainbat langilek, besteak beste, hornitzaile-tailerrean aritzen direnek.
UGT pozik agertu da erabakiaren eta azpimarratu du lanean segituko duela "langile guztiak babestuta" daudela bermatzeko.
Ildo horretan, gogora ekarri du behargin batzuei ez zietela kontratu berritu, baina beraien lanpostura itzuliko direla, hala adostu zutelako zuzendaritzarekin lan-hitzarmenaren negoziazioan.