Ekonomia -
Hegoaldeko sahiesbidea
Bizkaiko kamioilariek boikota egingo diote hegoaldeko saihesbideari
Ordainsariak oso garestiak direla salatu dute eta ez dute etorkizunean lanuzteak egitea baztertu.
Erredakzioa
Bizkaiko kamioilariek Hegoaldeko saihesbideari "boikota" egingo diotela esan dute sektoreko ordezkariek. Ordainsariak "gehiegizkoak" direla salatu dute eta aukeran, Txorierriko autobidea erabiliko dutela. Gainera, etorkizunean "lanuzte puntualak" egitea ez dute baztertzen.
Amaia Martinez, Sintrabi garraiolarien sindikatuen idazkari teknikoak, Jon Mikel Abellanal Egaseko kideak eta Enrique Perez, Asetravi patronaleko idazkariak prentsaurrekoa egin dute Bilbon, Aldundiak ezarri dituen tarifak "gaitzesteko".
Bizkaiko garraiolarien sektoreari oso gaizki eragingo diola adierazi dute, errepide hau asko erabili behar dutelako, eta, kamioiko, hilean 800 euroko gastua dakarrela esan dute. "Jasanezina da sektore hau hain gogor kaltetzen ari den krisi garai honetan",
Aldundiak "gutxieneko sentsibilitatea" erakutsi ez duela kritikatu dute garraiolariek, "azken prezioak lehen zirriborroan agertzen ziren berak baitira", Abellanen esanetan.
Haien datuen arabera, errepide honek euro bateko kostua izango du kilometroko, eta beste autobide batzuek 15 edo 20 zentimoko kostua dute kilometroko.
Garraiolari bizkaitarren ustetan, gegoaldeko saihesbideak askoz ordainsari merkeagoak izan beharko lituzke, eta bidai kopuruen arabera, deskontu handiagoak izan beharko lituzke.
Aldundiarekin akordioak lortzeko prest azaldu dira, baina ez dute mobilizazioak egitea baztertzen. Gainera, etorkizunean "lanuzte puntualak" egitea ere ez dute baztertzen akordioren batera iristen ez badira.
Bizkaiko kamioilariek Hegoaldeko saihesbideari "boikota" egingo diotela esan dute sektoreko ordezkariek. Ordainsariak "gehiegizkoak" direla salatu dute eta aukeran, Txorierriko autobidea erabiliko dutela. Gainera, etorkizunean "lanuzte puntualak" egitea ez dute baztertzen.Amaia Martinez, Sintrabi garraiolarien sindikatuen idazkari teknikoak, Jon Mikel Abellanal Egaseko kideak eta Enrique Perez, Asetravi patronaleko idazkariak prentsaurrekoa egin dute Bilbon, Aldundiak ezarri dituen tarifak "gaitzesteko".Bizkaiko garraiolarien sektoreari oso gaizki eragingo diola adierazi dute, errepide hau asko erabili behar dutelako, eta, kamioiko, hilean 800 euroko gastua dakarrela esan dute. "Jasanezina da sektore hau hain gogor kaltetzen ari den krisi garai honetan", Aldundiak "gutxieneko sentsibilitatea" erakutsi ez duela kritikatu dute garraiolariek, "azken prezioak lehen zirriborroan agertzen ziren berak baitira", Abellanen esanetan. Haien datuen arabera, errepide honek euro bateko kostua izango du kilometroko, eta beste autobide batzuek 15 edo 20 zentimoko kostua dute kilometroko.Garraiolari bizkaitarren ustetan, gegoaldeko saihesbideak askoz ordainsari merkeagoak izan beharko lituzke, eta bidai kopuruen arabera, deskontu handiagoak izan beharko lituzke.Aldundiarekin akordioak lortzeko prest azaldu dira, baina ez dute mobilizazioak egitea baztertzen. Gainera, etorkizunean "lanuzte puntualak" egitea ere ez dute baztertzen akordioren batera iristen ez badira.