Ekonomia -

SIEMENS GAMESA

Agoizko Siemens Gamesa greban dago, itxieraren negoziaketak hastearekin batera

Agoizko instalazioetako komiteak gaur arratsaldeko 17:30etarako protesta karabana bat deitu dute, Iruñeako Beloso Aldapatik sartu eta Juan XXIII plazara arte.

Siemens Gamesa enpresa Agoitzen. Irudia: EiTB.
Siemens Gamesa enpresa Agoitzen. Irudia: EiTB.
Siemens-Gamesako langileek protesta karabana egingo dute gaur

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazken honetan hasi diren mobilizazioekin bat datoz Agoizko Siemens Gamesa enpresako langileak, eta greba egitea erabaki dute. Instalazioen itxiera negoziatzeko bilerak hasi izanaren ondorio dira ekintza horiek.

Negoziaketa taldea osatuta dago, bertan parte hartuko dute ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek. Osaketa amaitzearekin batera hasi da 30 eguneko atzera kontaketa 239 enpleguen desegitearen inguruan adostasun batera heltzeko.

Baltasar Garcíak, FICA-UGT Politika Sindikaleko ordezkari eta EREko negoziatzaileetako bat denak, epe hori agortu egingo dela aurreikusi du, “negoziaketa zaila baita”. Gainera, instalazioen itxiera deslokalizazio kasu bat dela ohartarazi du.

Garcíaren arabera, itxiera erabakia “enpresa politikaren ondorio da, ez du errentagarritasunarekin zer ikusirik”. Sindikalistak “Nafarroan enplegu eta industriarentzat beste legealdi galdu bat ez izatea” espero du. Halaber, Gobernuari zuzenean zuzendu zaio egoera horren aurrean zein erabaki hartuko dituen galdetzeko.

Agoizko instalazioetako komiteak gaur arratsaldeko 17:30etarako protesta karabana bat deitu du, Iruñeako Beloso Aldapatik sartu eta Juan XXIII plazara arte. Gainera, larunbatean, uztailak 11, arratsaldeko 18:00etan autobus geltoki zaharretik aterako den beste manifestazio bat deitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Multinazionalak albisteak Lana albisteak Siemens Gamesaren inguruko albisteak Enplegu-erregulazioko espedienteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Sindikatuak Espainian Enpresaburuak Lan gatazkak azken ordukoa