Ekonomia -

Neurri-sorta berria

Abaletan 40.000 milioi euro eta beste 10.000 milioi Espainiako enpresak salbatzeko

Horrela, 40.000 milioi euro inbertsio proiektu berrietarako Kreditu Institutu Ofizialeko abalak izango dira, eta beste 10.000 milioi kaudimen arazoak dituzten enpresa estrategikoak laguntzeko.

Ekonomia eta enplegua suspertzeko akordioaren sinadura Moncloan. Argazkia: EFE
Ekonomia eta enplegua suspertzeko akordioaren sinadura Moncloan. Argazkia: EFE
Ekonomia eta enplegua suspertzeko akordioaren sinadura Moncloan. Argazkia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50.000 milioi euroko neurri-sorta berria onartu du Espainiako Gobernuak, horietatik 40.000 milioi euro inbertsio proiektu berrietarako Kreditu Institutu Ofizialeko (ICO) abalak izango dira, eta beste 10.000 milioi kaudimen arazoak dituzten enpresa estrategikoak laguntzeko.

Ministroen Kontseiluak lege-dekretua onartu du ostiral honetan, enplegua eta ekonomia berriz suspertzeko premiazko neurriekin, Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak ostegunean iragarri bezala.

Aldez aurretik, pandemiak eragindako krisiaren ondorioak arintzeko 100.000 milioi euro ICO abal bideratu ditu Exekutiboak.

Aurrekoetan helburua enpresei likidezia ematea izan bada, oraingoan 40.000 milioi euroko abalak enpresen eta autonomoen inbertsio berriak babesteko izango dira, balio erantsirik handiena sortzen den arloetan, digitalizazioa eta jasangarritasuna ardatz.

Sindikatuekin eta patronalarekin ituna sinatu ondoren, Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak azaldu duenez, ICO-COVID abalekin 10.000 operazio egunean egin dira, 60.000 milioi euro baliabide martxan jarriz. Horrela, 400.000 enpresa baino gehiagoren likidezia lagundu dute, horietatik % 98 enpresa txiki eta ertainak eta autonomoak.

Espainiako Gobernuak, gaur onartutako lege-dekretuarekin, beste pauso bat eman du enpresei laguntzeko orduan, eta tresna bat sortu du, “arazo larriak” dituzten enpresei laguntza publikoa emateko.

Turismoa

Gainera, pandemiak gehien astindutako sektore bati laguntzeko neurri bereziak aurreikusi ditu lege-dekretuak: turismoa. Hipoteka ordaintzeko 12 hilabeteko luzamendua eman die enpresei, eta 216 milioi euroko programa bat martxan jarri, sektorearen digitalizazio proiektuak finantzatzeko.

Azkenik, turismo, merkataritza eta ostalaritza enpresek ez dituzte uztailetik urrira bitartean Gizarte Segurantzari egin beharreko ekarpenen % 50 egin beharko, hau da, salbuetsita egongo dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Langabezia Lana Espainiako Gobernua Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Koronabirusa