Ekonomia -

Sanchezen Gobernua

Sanchezek baztertu egin du pentsioak murriztea

Espainiako Gobernuko presidenteak espero du aurtengo Aurrekontuak onartzea.

Sánchez, agente sozialekin egindako bileran. Irudia: EiTB.
Sánchez, agente sozialekin egindako bileran. Irudia: EiTB.
Sánchez, agente sozialekin egindako bileran. Irudia: EiTB.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sáanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ostegun honetan jakinarazi duenez, ez du inondik inora pentsioak murrizteko asmorik. Langile publikoei soldatak jaistea ere ez da bere aurreikuspenetan sartzen.

Koronabirusak eragindako ERTEei buruz galdetzean, presidenteak erantzun du hori elkarrizketa sozialean aztertuko dela eta “luzatzekotan, beti ere berraktibatze ekonomikoarekin batera egin beharko litzakeela”. Sánchez ekonomia suspertzearen alde agertu da, baina ERTEan dauden langileen itzulera ahaztu gabe.

Bihar, agente sozialekin batera, Moncloako Jauregian elkartuko da presidentea “enplegu sorreraren beharra eta berraktibatze ekonomiakoa” eztabaidatzeko.

Aurreikuspen ekonomikoak “oso mingarri eta kezkagarriak” dira

Koronabirusaren krisiak mundu mailan “inoiz bizi gabeko “eragin ekonomiko eta soziala izan duela onartu du Sánchezek, eta egiten ari diren aurreikuspenak “mingarriak eta kezkagarriak” direla gaineratu du.

Egoera horren guztiaren aurrean, “lau hilabete baino gutxiagotan” Bizitzeko Gutxieneko Diru-Sarreraren mugarri historikoa lortu dela nabarmendu nahi izan du. Aldi berean, SEPEko funtzionarioei eta Gizarte Segurantzako langileei neurri horiek guztiak gestionatzeko egindako lan ikaragarria eskertu nahi izan die.

Jakinarazpen batzuetan, Sánchezek Ongizatearen Estatua indartzeko beharra azpimarratu nahi izan du, eta horretarako hiru ardatz nagusi daudela gogorarazi nahi izan du: Enpleguaren sortzea, Hazkundea eta Kohesioa.

Europako funtsa eta aurrekontuak

Europako errekuperazio funtsari dagokionez, Gobernuko presidenteak Espainiar Estatuak eskatu bai, baina eman ere egiten duela nabarmendu du, eta krisiak gogorren jo duen estatutako bat izateagatik, baliabide gehiago beharko dituela.

Azkenik, Estatuko Aurrekontu Orokorren onartzeari dagokionez, gobernuburuak urtea amaitu aurretik onartzea espero duela baieztatu du, baina hori gertatzeko Europar Batasuneko diru-laguntzak zenbatekoak izango diren jakitea ezinbestekoa dela gogorarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Pedro Sánchez Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusaren Eris aldaera gaur