Ekonomia -
Enplegua
Siemens Gamesak Agoizko lantegia itxiko duela iragarri du
Erabakia justifikatzeko arrazoi ekonomikoak eta fabrikaren kokapena erabili ditu. Fabrika horretan 239 behargin aritzen dira.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Siemens Gamesak jakinarazi du Agoizko lantegia itxi egingo duela, "kostu handia" suposatzen diolako, "porturik hurbilena 200 kilometrora" dagoelako eta, ondorioz, "esportazioan lehiakorra ez delako". 239 lagunek egiten dute lan fabrika horretan.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak ohar batean azaldu duenez, Siemens Gamesak astearte honetan jakinarazi du Agoizko lantegia ixteko eta beharginak kaleratzeko prozedura abian jartzeko asmoa.
Aurrez, behin-behineko kontratuekin zeuden 70 behargin kaleratuko zituela esan zuen eta horrek sindikatuen eta langileen artean kezka handia eragin zuen.