Ekonomia -
Protesta
Ezkerraldean prekarietatea eta pobrezia areagotu direla salatu du martxa batek
Eskualdeko sindikatuek eta gizarte eragileek deituta, "Ezkerraldea Martxan. Ez da COVIDa, kapitalismoa baizik" lelopean protesta egin dute ehunka pertsonak.
Agentzia | Erredakzioa
Ezkerraldearen aldeko 27. Martxan parte hartu dute ehunka pertsonak larunbat honetan. Eskualdean prekarietatea eta pobrezia areagotu direla salatu dute manifestazioan. Sestaotik abiatu eta Santurtzin bukatu da protesta.
Eskualdeko sindikatuek eta gizarte eragileek deituta, "Ezkerraldea Martxan. Ez da COVIDa, kapitalismoa baizik" lelopean protesta egin dute. Antolatzaileen arabera, “ia 500 pertsonak” parte hartu dute martxan.
“COVID-19 pandemiaren testuinguruan, eskualdeko langabezia tasa, prekarietate eta pobreziari aurre egiteko premiazko neurri zehatzak berehala” hartzea eskatu dute antolatzaileek.
Ezkerraldean 20.626 langabe eta 7.874 behargin aldi baterako lan-erregulazio txostenen eraginpean daudela gogorarazi dute. Zentzu horretan, baliabide ekonomiko publikoak gastu militarrean “xahutzea” kritikatu dute.