Ekonomia -

Koronabirusa

Estatuko funtzionarioek telelana egiteko aukera izango dute astean lau egunetan

"Borondatezkoa eta behin-behinekoa" izango da, eta COVID-19ak eragindako osasun arloko krisia amaitutzat eman arte egongo da indarrean astelehenetik aurrera.

Pertsona bat, etxetik lan egiten. Argazkia: Pixabay
Pertsona bat, etxetik lan egiten.
Pertsona bat, etxetik lan egiten. Argazkia: Pixabay

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuko Administrazio Orokorreko funtzionarioek telelana egiteko aukera izango dute astean lau egunetan, eta bosgarrenean lantokira joan beharko dute, 14 urtetik beherako umeak edo mendeko pertsonak zaintzeko, CSIF sindikatuak eta Espainiako Gobernuko Lurralde Politika eta Funtzionario Publikoko Ministerioak lortutako akordioari esker.

Zehazki, gaur egun indarrean dagoen alarma-egoera bertan behera geratzen den unetik aurrera, alegia, astelehenetik aurrera (hilak 21), egongo da telelana asteko lau egunetan egiteko aukera. "Borondatezkoa eta behin-behinekoa" izango da, eta COVID-19ak eragindako osasun arloko krisia amaitutzat eman arte egongo da indarrean. 

CSIF sindikatuak nabarmendu duenez, akordio "aitzindaria" da Espainian lanaren antolaketari dagokionez, familia eta lana uztartzeko. Ebazpenak, telelanaren etorkizuneko erregulazioan izango du jarraipena, eta uztailean negoziatzen hasiko dira Carolina Darias Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroaren lantaldearekin.

Gainerako beharginen kasuan, ordea, aurrez aurreko modalitatea lehenetsiko da, baina astean behin, gutxienez, telelana egiteko aukera izango dute.

CSIFek "oso modu positiboan" baloratu du akordio hori, eta pandemia amaitzean lan-harremanetan jaso beharko den telelanaren etorkizuneko akordiorako oinarria izan beharko lukeela uste du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Funtzionarioak bideoak Espainiako Gobernua Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Lan Eskaintzak Enpresaburuak Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea Telelana Amak albisteak