Ekonomia -
Lan-istripua
Abeltzain bat hil da Urizaharran, traktoreak harrapatuta
Astelehen honetako 14:10 aldera jazo da Gizona, 66 urtekoa bera, lursail batean ari zen lanean, traktoretik kanpo.
Agentziak | Erredakzioa
66 urteko abeltzain bat Urizaharran (Araba) zendu da astelehen honetan, traktorearen eta atoiaren artean harrapatuta geratuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Istripua 14:10 aldera jazo da, A-3202 errepidetik gertu dagoen lursail batean. Bertan, abeltzaina lanean ari zen, traktoretik kanpo.
Ibilgailua atzera joan da, eta gizona, Urizaharreko herritarra bera, harrapatuta geratu da, traktorearen eta atoiaren artean. Ondorioz, bertan hil da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea