Ekonomia -

Enplegua

Amurrioko Tubos Reunidosen bost hilabeteko lan-erregulazioa ezarriko dute

Ekainaren 1etik urriaren 31ra egongo da indarrean eta langileen gehiengoari eragingo dio. Sindikatuekin adostu ez dutela eta soldata-osagarririk izango ez dela salatu du LABek.

Tubos Reunidosen lantegia. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Tubos Reunidosen lantegia.
Tubos Reunidosen lantegia. ETBko bideo batetik hartutako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tubos Reunidos konpainiako zuzendaritzak bost hilabeteko lan-erregulazio plana ezarriko du Amurrioko lantegian, koronabirusaren pandemiak eragindako antolakuntza eta ekoizpen arazoak argudiatuta.

LAB sindikatuak jakinarazi duenez, ekainaren 1etik urriaren 31ra bitartean egongo da indarrean eta 628 langilerengan izango du eragina. Amurrioko fabrikan 850 behargin daude.

Lan-erregulazioaren baldintzak sindikatuekin adostu ez dituztela eta enpresak soldatak osatuko ez dituela salatu du sindikatuak. Lanaldiaren % 73 geldituko dutela erantsi du.

COVID-19aren izurritearen ondorioz, martxoaren 18tik aurrera jarduera bi astez eten behar izan zuten Tubos Reunidosen, baina apirila bukaeran langileak bueltatzen hasi ziren.

Denbora tarte horretan bi lan-erregulazio aurkeztu ditu zuzendaritzak. Lehendabizikoa, ezinbestean ezarri nahi izan zuen, baina Enplegu Sailaren ordezkaritzak ez zuen onartu.

Ondoren, antolaketa eta ekoizpen arazoak argudiatuta beste plan bat aurkeztu zuen, baina sindikatuekin ez zen akordiorik izan. Azkenean, enpresa gelditu behar izan zuten, Espainiako Gobernuak funtsezkoak ez ziren jarduerak etetea agindu zuelako.

LABk sindikatuak azpimarratu duenez, 2009tik aldi baterako zazpi lan-erregulazio ezarri ditu zuzendaritzak, eta denak sindikatuekin ezer adostu gabe.

 

              

 

 

              

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Krisi ekonomikoa Langabezia Araba LAB Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Sindikatuak Lan gatazkak Koronabirusa Alarma egoera Gorobel magaleko kuadrilla