Ekonomia -
Koronabirusa
Sektore pribatuko hiru langiletik bat aldi baterako lan-erregulazioan dago
Bizkaian 13.641 lan-erregulazio aurkeztu dituzte; Gipuzkoan, 9.365; eta Araban, 3.952.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aldi baterako 26.958 lan-erregulazio espediente aurkeztu dituzte koronabirusagatik alarma egoera ezarri zenetik; eta, guztira kaltetutako langileak 200.246 dira.
Sektore pribatuan 618.700 behargin ari ziren lanean eta horietako % 32,3ri aplikatu diete lan-erregulazioa, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu Saialak emandako datuen arabera.
Bizkaian 13.641 lan-erregulazio aurkeztu dituzte; Gipuzkoan, 9.365 espediente; eta Araban, 3.952.
Bizkaian kaltetutako langileak 95.251 dira; Gipuzkoan, 63.656; eta Araban, 41.339.
Lan-erregulazio motari dagokionez, % 78,4 jarduera eteteko txostenak izan dira; % 21,2 lanaldia murrizteko; eta % 0,3 enpresa ixteko.
Arrazoiari dagokionez, % 82,7 ezinbestean aurkeztu dituzte; % 16, ekoizpen edo antolakuntza arazoengatik; eta % 1,4 arrazoi ekonomikoengatik.
Sektorez sektore, kaltetutako langileen % 67,2 zerbitzuetakoak dira; % 28,7 industriakoak; % 3,9 eraikintzakoak; eta % 0,3 nekazaritza eta arrantza sektorekoak.