Ekonomia -

Koronabirusa

Voloteak gaur berrabiatuko ditu hegaldiak Loiuko Aireportutik

Espainiar konpainiak bi ibilbide berri jarriko ditu martxan Loiu eta Valentzia zein Castelló de la Plana artean.

Loiun hegazkin bat izatetik bi izatera pasatuko da konpainia. Argazkia: Efe.
Loiuko aireportua
Loiun hegazkin bat izatetik bi izatera pasatuko da konpainia. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Volotea hegaldi merkeen espainiar konpainia gaur, asteartea, hasiko da berriz lanean Bilboko Aireportutik, eta bi ibilbide berri eskainiko ditu.

Ohar batean azaldu dutenez, udatik aurrera Valentzia eta Castelló de la Planarekin lotuko dute Bilbo, astean birritan.

Gainera, Loiun hegazkin bat izatetik bi izatera igaroko da konpainia. "Horrek konpainiak bertoko enpleguarekin duen lotura erakusten du"; izan ere, orotara, 80 langile izango ditu eskifaiako kideak, lurreko langileak eta mantentze-lanetarako beharginak kontuan hartuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportuko Albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Garraio publikoa gaur Alacant gaur Deseskalatzea gaur